XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); nahiz ez duten gauza handirik balio, bainan errana den bezela, gutti bada gutti, dena ere on.

Seurki, gootik egiten dut, amoreagatik-eta ene sor lekuko herriko misionea ona izan dadien eta guziek ongi profita dezaten, eta guziz balia ditzazien.

Errana da ez dutela misionestek egiten misionea, bainan bai entzulek; eta misionea ona den bai ala ez, ondoan ageri dela jendean kanbiamendutik; eta nola guziek baitute gutio edo gehiago kanbiatzean beharra, misioneko denboran agian beraz guziak kanbiatuak izanen ziezte.

Gauza klara da misioneko denbora hortan, Jainko onak grazia partikularrak eman deitzila; ja misionean egiteko edo izaiteko grazia bera, grazia handia da.

Entsea beraz ongi baliatzea eta profitu handian egitea.

Errana da oraino: misionea untsa egina izan dela, egiten bada azkena balitz bezela egin denean; eta zenbat ez da hiltzen misione batetarik bertzera, eta ez da bat erraiten ahal dienik: oraino izan dut xantza bertze misione baten egiteko, orduan kanbiatuko niz edo konbertituko.

Ez, misione ona egin nahi duenak ez du hola arrazoinatzen, eta esperantza dut guziek misione on bat eginen duziela Jainko onan graziarekin batean, eta guziak, sainduturik misione hortan, segituko duziela zien bizi ona unione handi batean, orai artean bezela, Jainko onak gure turrean galdegin artio; eta orduan kontent izan gira, gure bizia gisa huntan eremanik saindutasunean.

Eta holako familiak, Jainko onak mundu huntarik beretik hasten ditu saristatzen, gero hil-ondoan finitzeko bertze munduan.